Oihartzun ganbera (komunikabideak)

Oihartzun-ganbera[1] albiste-komunikabideetan eta sare sozialetan sortzen den ingurune edo ekosistema bat da, zeinetan parte-hartzaileek beren sinesmenak zabaltzen edo indartzen dituzten sistema itxi baten barruan komunikatuz, beraien kontrako iritzi eta argudioetatik guztiz isolatuz ere.. [2][3][4] Oihartzun-ganbera batek dagoeneko existitzen diren ikuspegiak zabaltzen ditu kontrako ikuspegiak errekonozitu gabe, eta horrek baieztapen isuria ekar dezake. Oihartzun ganberek polarizazio sozial, politikoa eta estremismoa [5] areagotu ditzakete. Uste da oihartzun ganberek ikuspegi desberdinen zabalkuntza mugatzen dutela sare sozialetan, eta aurresuposatutako narratiba eta ideologiak bultzatzen eta indartzen dituztela. [4][6]

Hitzaren jatorria oihartzun-ganbera akustiko batean oinarritutako metafora bat da, non soinuak barrunbe huts batean erreberberatzen diren. Beste termino bat interneten ematen den oihartzun eta homogeneizazio hau seinalatzeko neotribalismoa da.

Aditu askok azpimarratzen dute oihartzun-ganberek izan dezaketen eragina herritarren jarrera eta ikuspuntuetan, eta zehazki honen inplikazioa politikan.[7] Oihartzun-ganberen ondorioz, banakoaren pentsamendu kritikorako gaitasuna guztiz antzutzen da, eta honen ondorio zuzena dogmatismoa eta "nirekin edo nire kontra" bezalako dikotomia faltsuak sortzea dugu. Era berean, edozein debaterako aukera ere eragozten dute horrelako fenomenoek, gizartearen garapen sozial eta politikoa oztopatuz.

Hala ere, zenbait azterlanek iradoki dute oihartzun-kameren ondorioak sarritan uste baino ahulagoak direla. [8]

  1. «CONCLUSION:» Seculosity (1517 Media): 185–192. 2019-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  2. (Ingelesez) Diaz Ruiz, Carlos; Nilsson, Tomas. (2023-01). «Disinformation and Echo Chambers: How Disinformation Circulates on Social Media Through Identity-Driven Controversies» Journal of Public Policy & Marketing 42 (1): 18–35.  doi:10.1177/07439156221103852. ISSN 0743-9156. (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  3. (Ingelesez) Nguyen, C. Thi. (2020-06). «ECHO CHAMBERS AND EPISTEMIC BUBBLES» Episteme 17 (2): 141–161.  doi:10.1017/epi.2018.32. ISSN 1742-3600. (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  4. a b (Ingelesez) Cinelli, Matteo; De Francisci Morales, Gianmarco; Galeazzi, Alessandro; Quattrociocchi, Walter; Starnini, Michele. (2021-03-02). «The echo chamber effect on social media» Proceedings of the National Academy of Sciences 118 (9)  doi:10.1073/pnas.2023301118. ISSN 0027-8424. PMID 33622786. PMC PMC7936330. (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  5. (Ingelesez) Barberá, Pablo; Jost, John T.; Nagler, Jonathan; Tucker, Joshua A.; Bonneau, Richard. (2015-10). «Tweeting From Left to Right: Is Online Political Communication More Than an Echo Chamber?» Psychological Science 26 (10): 1531–1542.  doi:10.1177/0956797615594620. ISSN 0956-7976. (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  6. (Ingelesez) Currin, Christopher Brian; Vera, Sebastián Vallejo; Khaledi-Nasab, Ali. (2022-06-02). «Depolarization of echo chambers by random dynamical nudge» Scientific Reports 12 (1): 9234.  doi:10.1038/s41598-022-12494-w. ISSN 2045-2322. (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  7. Unver, H. Akin. (2017). «Digital Challenges to Democracy: Politics of Automation, Attention, and Engagement» Journal of International Affairs 71 (1): 127–146. ISSN 0022-197X. (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  8. (Ingelesez) Gentzkow, Matthew; Shapiro, Jesse M.. (2011-11). «Ideological Segregation Online and Offline *» The Quarterly Journal of Economics 126 (4): 1799–1839.  doi:10.1093/qje/qjr044. ISSN 0033-5533. (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search